2013-06-20

Comments: (0)

Euskalmeten erreportajea

Aste hontan Euskalmeteko arduraduna eta gure laguna den Jose Antonio Arandak abisatu digu jada Bird Centerren grabatu genuen erreportajea kaleratu dutela. Hementxe dezue euskeraz eta erderaz. Euskerazko bertsioan Ikerrek hartu zuen parte eta erderazkoan aldiz Denisek.




2013-06-13

Comments: (0)

Izar Galaktik medioetan

Azkeneko egunotan hainbat mediotan agertu gera:
DV Tolosaldea 2013-06-05
Mila esker guztiei gure proiektua zabaltzeagatik!!

2013-05-22

Comments: (2)

Izar Galaktik III, gora!

Ia bi urte pasa dira: urtebete lanean proiektua garatzen (11-12 ikasturtea) eta ia beste urte bat (12-13 ikasturtea) zain ea eguraldia noiz jartzen zen gure alde: izan ere, gutxitan gertatzen da troposfera eta estratosferako geruza guztietan iparraldeko haizea nagusi izatea.

Baina 2013ko apirilaren 24ak egun zoragarria argitzeaz gain aurretik aipatutako baldintzak ere betetzen zituen. Aurreko ostiraletik Euskalmeteko lagunek abisua pasata ziguten eta azken momentuko prestaketei ekin genien: GPSak, Arduinoa, bateriak...

Eguna iritsi zen: Iñigo Zabala, Iñigo Larrea, Jaime, Asier, Iker eta Denis ikasleak bidaiara apuntatu ziren (batzuk inkluso eskolan ez daude jada). Jokinek bere logistiko-ikusentzunezko laguntza eskeini zigun eta espediziora batu zen. Bird Center-era iritsi eta Jon Maguregik hango azpiegiturak erakutsi eta hegaztien migrazio eta haienganako eguraldiaren garrantziaz hitz egin zigun. Portzierto, inoiz inguru haietan bazabiltza, egiozu bisita bat zentru honi, ez zara damutuko!!

Ondoren gure globoa prestatzen hasi ginen. Presio handia genuen: Euskalmetek bertako "radiosondeo" estazio automatikotik egunero ordubatan zunda bat botatzen du eta egun horretan gurea batera askatu behar genuen batek besteari bideoan grabatu ahal izateko.

Jaurtiketa unean "ORAIN!!" betek denbora gelditu zuen: gure lan guztiak, emozioak, kezkak eta beldurrak atzamarrak ireki eta soka askatzearekin batera pausarazi ziren... eta ondoren "AGUR!!" oihu egin genuen. Nahiz eta hirugarren aldia izan une aparta da hauxe, globoa gora dijoala ikusteak poz handia eman zigun.
GPSak bere lana egiten hasi zen eta 10 minuturo globoaren kokapena txintxo-txintxo bidaltzen hasi zitzaigun, 10.000 metrotako muga pasa arte: GPS komertzial gehienek "kapatuta" daude altuera horretatik gora.
Isilunearen ondoren gure zundak puntu bakarra eman zigun eta hortik aurrera ez genuen besterik jaso. Beldurra eta ezkortasuna nagusitu zen gure aurpegietan: zunda lurran kontra jo eta GPSa izorratzearen mamua agertu zitzaigun. Azkeneko puntuan koordenadak bagenekien baina, zein altueran markatu ote zuen?
Azkenean kotxeak hartu eta puntu horretara joan ginen baina berandu izanik ez genuen arreta handirik jarri bilaketan.

Hurrengo egunean ordenagailua puztu eta hara non GPSak beste 4 puntu gehiago markatu zituela jabetu ginen leku berean. Hortxe zegoen!! Arratsaldean kotxea hartu eta Traslaviñara (Enkarterriak) joan ginen, baita aurkitu ere!!!

Bi urte izan dira, baina bai merezi izan duela, zalantzarik gabe.
Hona hemen emaitza, gozatu!!

2013-04-25

Comments: (0)

Jaurtiketako bideo eta argazkiak



2013-04-22

Comments: (0)

Globoaren ibilbidearen aurrikuspena

Hona hemen asteazkenean botako degun globoaren ibilbidearen aurrikuspena. Jarraian dezuen artxiboa Google Earth-en ireki daiteke zuzenean. Asteazkenean kilometro mordoxka egin beharko ditugu...
Ibilbidea (Eskubiko botoiarekin eglin klik eta gorde honela...)

Comments: (0)

Urtebete ondoren... jaurtiketa!!

Urtebete.
Hori izan da pazientzi handiz itxaron behar izan duguna Izar Galaktik proiektuko zunda bota ahal izateko. Euskalmeteko lagunek gaur baieztatu digute astezkenean eguerdiko ordubatan izango dela.
Argazkian ikus dezakezuen bezala aurrikuspena betetzen baldin bada zundak hego-mendebaldeko bidaia egingo du Cantabria eta Bizkaian arteko mugaraino.
Twitterren izango duzue informazio zehatza, argazkiak...

2012-06-04

Comments: (0)

Asteazken honetarako aurrikuspena

Hauxe izango litzateke asteazken honetarako aurrikusitako globoaren ibilbidea:


Hobe itxoitea, ez?