2011-02-20

Jaurtiketa eta ibilbide estimatua

Hurrengo astean Aenari derrigorrezko baimena eskaera egin behar degu. Eskaera honetan jaurtiketako puntu zehatza argitu behar da. Tuteratik gertu izango zela jadanik erabakita geneukan baina puntu zehatza ez ordea. A15 autopistako irteera batetik gertu izatea abantaila litzateke eta horregatik Valtierratik gertu dagoen 13. irteeratik N113 errepidea hartu eta metro batzuetara dagoen borda aukeratu degu jaurtiketarako. Izar Galaktik antzeko proiektuan ikusi degun modura, jaurtiketa eta globoaren lurreratze puntuak ez dira 40 kilometro baino gehiago alderatzen eta gehienetan ipar-ekialderako norabidea hartzen du. Hori kontutan izanik ibilbide eta lurreratze estimatu bat markatu ditugu. Google Mapseko "Nire mapak" zerbitzua erabiliz mapa pertsonalizatu bat sortu degu puntu esanguratsuak eta hainbat informazio itsasteko. Hona hemen:



Ikusi Izar Galaktik I mapa handiago batean

0 iruzkin:

Publicar un comentario