2011-03-15

3 egun falta dira!

Eta zirrarak eta nerbioak gorputzean okupak bihurtu dira. Ostiraleko planning-a prestatzen hasi gera:

7:30 Zezen plazan furgoneta hartu eta "karretera eta manta".
9:15 Valtierrako Restopean gosaria, indarrak hartzeko.
10:45 Jaurtiketarako puntura iritsi, dena prestatu eta GPS probak egin.
11:00 LAUNCH!! Trasteak bildu eta lehengo GPS irakurketak aztertu. Furgoneta hartu eta persekuzioari ekin.
13:30 Gure kaxatxoak lurra hartu beharko luke. Ea GPSa txintxo portatzen den eta azkeneko arrastoak kaxaren kokapen zehatza ematen digun
14:00 Bazkaldu eta edari bezala bi aukera: txanpaina edo malkoak.
14:30 Bueltarako bidaia.
16:15 Tolosan.

Gaur Teknoko saioan materialen zerrenda hartu eta kaxatan sartzen hasi gera. Gauza batzu oraindik falta dira, adibidez globoa puzteko erabiliko dugun tuboa, toldoa (lurrean zabaltzeko globoa puztutzerakoan) eta hainbat detaile. Gutxi falta da, animo!


0 iruzkin:

Publicar un comentario