2011-05-08

5, 4, 3, 2, 1, GORA!!



Jaurtiketa arrakastatsua izan zen. Helio botilako erreguladorearekin arazotxo batzu izan ondoren globoa tope puztu genuen (ikaragarria zen guztiz puztuta). Paratxuta eta kaxa lotu eta GORA!! Abiadura handiz igotzen hasi zen, baita iparralderunzko norabidea hartu ere. Une zirraragarria izan zen, ikaragarri pozik geunden.
Trasteak jaso eta GPSaren seinaleari begiratu genion. Jaurtiketatik 20 minututara globoa Caparroson gainean zegoen. Furgoneta hartu eta jazarpen-lasterketari ekin genion. Zangotza ingurura iritsi ginenean GPS seinalea galdu genuen, GPS kome
rtzialak 10 kilometrotatik gora ez dabiltzalako. Hantxe bazkaldu eta seinalea berreskuratu genuenean Isaba gainean zegoen!! Gartxotek goizean "haize honekin Frantzian bukatuko degu" esan zuen, baita asmatu ere. Erabakia hatzeko garaia zen: jarraitu ala ez? hortan geundela azkeneko bi seinaleak kokapen berean zeudela ikustean zeraz jabetu
ginen: lurreratu da!! Santa Engrazin, Belagoako muga pasa eta handik gertu. Erabakia hartu genuen: furgonetara!!
Ordu t'erdi eta Pirinioak zeharkatu ondoren Santa Engrazira iritsi ginen, baina hara ustekabea: gure mobilen kobertura oso kaxkarra zen (eta hornitzaile frantzesa...$). Ez genuen GPS koordenadak mapa batean kokatzeko aukerarik gure GPSak (Android mobilak) internet behar baitzuten lan hori betetzeko. Inguruak miatu ondoren Tolosara bueltatzeko erabakia hartu genuen, han ez zegoen zer eginik. Amorru punttu batekin sartu gine
n furgonetara: gure kaxa han zegoen, inguruan!
Portzierto, Belagoa inguruan bidean azeri batek lagundu zigun.
Tolosara iritsi ginenean erreskate misioan pentsatzen hasi ginen, baina asteburua tamalez ezinezkoa zitzaigun.
Aste honetan zehar ZIUR kaxa Tolosara bueltatuko da. Kontatuko dizuegu.

0 iruzkin:

Publicar un comentario