2011-05-13

Aurkitu degu!!


Zortea? Gure ustetan BAI. 40º azpiko tenperaturak jasan, hodei geruza handi bat zeharkatu eta Bardeetatik Piriniotara 100 kilometro baino gehiago zeruan egin ondoren, ez al da miraria gure globoa hain errez aurkitzea?
Aurkitu bai, naiko errez. GPS-ak eman zigun kokapena ez zeukan inongo akatsik. Beste kontua izan zen lurretik 10 bat metrotara egotea zuhaitz baten adarretik zintzilik. Hau poza hartu genuen han ikustean oso osorik (globoa lehertuta, hori bai). Horrela aurkituko genuela pentsatzen genuen eta pronostikoa bete zen. Horregatik Santa Engrazira abiatu baino lehen zenbait materiala eskuratu genuen: aluminiozko makil teleskopiokoak (eskolan amaraunak kentzeko erabiltzen ditugunak ;), aizkora eta eskaladako soka, mosketoiak eta arnesa. Lehenik makilekin saiatu ginen baina oso altu zegoenez ezin genuen indarrik egin globoa botatzeko.Bigarrengo aukera: aldamenean zegoen arbola mehe bat sokari lotu eta tiraka eginez honen adarrek globoari jotzen zioten... arbola mehea lurrera bota arte. Etsipenaren aurrean aizkora erabiltzeko tentazioak izan genituen baina Olasagasti Igeldon ahaztu zitzaigulaz ohartu ginen. Azkenik eskaladako sokaren muturrean mosketoiak lotu genituen pixua handituz errezago jaurtitzeko. Horrela hogeigarrenean lortu genuen mosketoiak adarran gainetik pasa eta soka globon ondoan zintzilik gelditzeko. Sokasalton bezala baina bertikalki sokari eragin genion globoan inguruan korapilatzeko. Azkenik sokatik tiratu eta behera, globoa eta adarra. Pozaren pozez trasteak jaso eta herrian freskagarri bat hartu ondoren Tolosara bueltatu ginen gure altxorrarekin.
Etxean poza gazitu zitzaigun globoak zeraman kamerak grabatutako bideoa ikusterakoan: 51 minutu soilik grabatu zituen. Iraupen honi gainera hasierako bost minutuak kendu behar dizkiogu (globoa prestatzen). Gainontzekoan hodeiak zeharkatzen dituenean ez da ezer ikusten, eta hauen gainetik irtetzerakoan kamera babesten zuen kristala lausotuta dago hodeien hezetasunagatik. Badirudi hotzak edo hezetasunak (edo bi faktoreek) kameran edo baterietan eragin zuzena dutela eta horregatik itzali egiten da.Pena izugarria, baina horrela izan da. Halere gure globoa lurretik 30 kilometrotara egon eta proiektua arrakastatsua izan dela badakigu, eta horretaz harro sentitzen gera. Hemendik aurrera eta ikasturtea bukatu bitartean gure esperientzia zabaltzeko materiala sortzen arituko gera zuen esku egoteko. Material hau sortu heinean blog honetan argitaratuko degu.
Mila esker proiektu honetan animatu gaituzuen guztiei!!

0 iruzkin:

Publicar un comentario