2012-03-05

Manta termikoa jartzen

Estratosferan gure zundak jasango duen tenperaturari eusteko manta termiko batekin estaliko degu. Manta termikoa mendi materialeko dendetan saltzen dute, oso merke, eta erreskateetan zein edozein anbulantzitan ikus dezakezuen materiala da. Bi alde ditu, bat urre kolore eta bestea zilar koloreduna. Urre koloreduna kanpotik jarriz mantak beroa ematen du, eta alderantziz hotza.
Gaurko saioan manta termikoarekin zunda estaltzen aritu gera, argazkitan ikus dezakezun bezala.



2 iruzkin:

Txaro dijo...

Aspaldi honetan blog-ean idatzi gabea nintzen, baina badut zuen ibilbidearen berri zuen blog-ari esker. Oraintxe bertan azkenaldiko komentario edo argibideak irakurri ditut. Gustoa ematen du zailtasunak zailtasun baimenak direla edo beste edozein kontu, etsi beharrean nola saiatzen zareten aurrera egiten arazoak konpontzeko irtenbideak bilatuz.
Bestaldetik, konturatzen naiz nik ideiarik ere ez daukadan gauzetaz zenbat dakizuen zuek. Miresgarria! Animo eta halaxe jarraitu. Eutsi goiari!

Txaro

Jabi Luengo dijo...

Aupa, Txaro:
Mila esker zure iruzkina uzteagatik!
Izar Galaktik proiektua bizitza bezala momentu onak eta txarrak ditu. Arazoak bidean sortzen dira. Txoko batean kieto egonez gero ez da arazorik sortzen. Baina horrela ez da ikasten ere.
Aenak trabak jarri dizkigu bidean, baina honek arazo larria sortu ordez aukera berriak irekitzea gerta daiteke. Datorren asteetan adi egon agian sorpresaren bat ager daiteke proiektuan.

Ondo izan, Txaro!

Publicar un comentario