2014-05-05

IG IV - Zunda estratosferiko bidaiaria

Beste urteetako Izar Galaktik proiektuko esperientzian aurrera pauso bat eman nahi degu. Aurreko urteetan estratosferara bidali ditugun zundak bidaia bideoz grabatu izan dute baina globoa lehertu ondoren lurrera erortzen zen 2-3 ordutako bidaia egin eta gero.

Aurten presio handiko globoa erabili nahi degu, estratosferan dagoen presio txikin eraginez ez lehertzeko. Horrela eta beste arazorik egongo ez balitz globoak ordu asko (egunak?) egin ditzazke airean.

Bidaiaren jarraipena egiteko Arduino bat erabiliko genuke eta honi lotuta Trackuino plaka bat. Plaka honek irrati seinaleak bidaltzen ditu APRS protokoloa erabiliz, hainbat lekutan dauden irratizaleek seinale hauek interneten sartuz eta horrela aprs.fi-n webetik jarraipena egin.


0 iruzkin:

Publicar un comentario